XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gosaltzen eman eta gero, etxeko atarira eramaten du.

Han, egurrezko aterbean, aitonaren zarabanda zaharra dago, aulki kulunkari horietako bat, aitonak baserri zaharretik ekarritakoa.

Han eserita egoten da bazkalordura arte, isilik eta geldi; begiak zabalik, baina lotan balego bezala.

Aitonak begiak mugitzen ahal ditu soil-soilik, eta halaxe egiten du, batera eta bestera, txoriño baten moduan.

Aitonak ezin dik hitzik egin, esan zidan aitak aitona ospitaletik ekarri zuten arratsaldean, artean anbulantziaren hotsak hiri alderantz entzuten zirela.

Ez aitak ez etxeko beste inork daki, baina hori ez da guztiz egia.

Batzu-batzuetan, eskolatik bueltan etorri eta, eguraldi ona eginez gero, aitona gurpil-aulkian jartzeko esaten diot aitari eta pasian joaten gara aitona eta biok.